Wikia erabiltzeko bi dira oinarrizko ekintzak:
1. Edozein orritan idazteko "Edit this page" botoian klikatu
2. Amaitutakoan eta orritik irten baino lehen, aldaketak gorde "Save" botoian klikatuz (agertzen bazaizu "Draft save" mezua ez egin kasurik; "Draft" zirriborroa da, beraz ez da beharrezkoa gordetzea)

Hauetaz gain, badira beste batzuk:
3. Idazteko "Edit this page" botoian klikatu ondoren goiko aldean marra agertuko da: testu prozesadore arrunt baten modura erabiltzen da
4. Irudiak edota artxiboak igotzeko erabili zuhaitz batekiko laukitxoa. Orduan bi aukera izango dituzue: bata, "Upload New File"-a, zuen ordenagailutik hartzeko (errazena); klikatu "arakatu" botoian eta betiko leihoa artxiboekin agertuko zaizue eta hautatu irudi ala testu artxiboa; jarraian klikatu "Upload", itxaron eta era txikian txertatuko da; wiki orrian jartzeko egin bi aldiz klik txertatutako artxibo ala irudiaren gainean. Beste aukera da Internetetik hartu irudi edota artxiboa; horretarako idatzi helbidea "Insert External image by URL" kutxatilan eta klikatu "Load" botoian, aipatutako prozesuari jarraitzeko.
5. Bideoak, argazkiak eta horrelakoak jartzeko erabili behar duzue telebista ikurra. Sistemak berak argibideak ematen ditu.
6. Orri berri bat zabaldu nahi ala arazoren bat topatzen baduzue idatzi mezu bat helbide honetara: b08leioa@berritzeguneak.net